XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. TXIKIA ZALA

Lurreko zirtzilkeri batzuk irabazteagatik or dabiltz burrukan mundutarrak, gu ordea goragokoen billa gabiltz.

1 Cor 9 25.

NAPARROKO txoko polit batean, zuzen eta eder bere buru gogorra jasotzen du gaztelu oroigarri batek; orain laregun urte dirala, antxe jayo zan Jorrailaren 17'an, 1506-garren urtean, Xabier Deuna, Japon ta Inditarren Mixiolari ospetsua.

Eta bertantxe, bere ama Azpilkueta'r Maria'k erakutsi ta, gure euskera gozoan Aita gurea , Agur Maria ta beste otoitzak ikasi zitun.

Aita maite Jaso'tar Joane, sei urtekoa zala, il zitzayon.

Andik laister bere anai Mikel eta Joane gudara joan ziran, beren erri eta Jaunaren alde burruka gogorrari ekitera.

Izan ere, Jaungoikoari eta Eliz Ama Deunari zor zayen gorapena eman da gero, ez du gizon dan gizonak bere erri ta bere Jaunaren alde ibiltzea baño aintza garayagorik nai izan bear.

Xabiertxoren bi anaiak lenbizi Azpilkueta'rren gaztelu etxean (Baztanen), gero Azpilkueta onduan, Amayur'ko gazteluan, eta azkenik Ondarribin, geiago ezin arteraño, gudan aritu ziran.

Anai txikia ere gudazale ikusi nai izan zuten bere anai zarrenak eta egiñalak egiñ zituzten orretarako, baña dana alperrik.

Berak beste txalo ta lore ederragoak irabazi nai zitun gudakoak baño; gizon jakintsu ta ospetsua izanaz ondasun eta aberaski asko bereganatuko litukela ta, beste bide bat artu zun.

Emeretzi urte bakarrik zitunean ama laztana ta anai, maiteak laga ta, ikasle gogoangarria izateko asmoz Paris'ko Ikastetxe nagusi aipatura abiatu zan.